Ramon prefiere Riberas

En Mayo de 2011, en plena campaña electoral, Ramón Gómez Ugalde defendía públicamente que si por ellos fuera la estación de autobuses se construiría en Riberas de Loiola porque es el núcleo intermodal y porque el espacio para hacerlo en Atotxa es demasiado pequeño. Ahora está es su mano que eso sea posible. Sólo tiene que votar que sí en el siguiente pleno. ¿Qué hará? ¿Cumplirá su promesa electoral?

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria. Kronika. (Sustatu.com)

Joan den apirilaren 27an «Mugikortasunari buruzko Jardunaldia: Donostiako autobus geltoki berria» hitzaldia eta mahai ingurua antolatu zituen Riberas de libro de texto kolektiboak. Ekitaldiak mugikortasuna izan zuen hizpide, bai ikuspuntu orokor batetik, bai eta ikuspuntu lokalago batetik ere, Donostiako autobus geltoki berriaren eztabaidaren haritik. Eztabaida sortzea zen, funtsean, antolatzaileon helburua, jabetuz gainera geltoki intermodalen gaia euskal hiribuetan zeresana ematen ari den afera dela.

Francesc Robusté izan zen hitza hartzen lehena. Robusté Garraio Katedraduna da, eta Bartzelonako CENIT (Centre d’Innovació del Transport) zentruko zuzendaria. Ideia nagusia plazaratu zuen bere hitzaldian : garraio sareen diseinua modu arrazionalean ebatzi beharreko problema dela. Geltoki baten kokalekua, linea berri baten ibilbidea eta abar hainbat faktore optimizatzetik lortuko ditugula, alegia.

Trade-off kontzeptua behin eta berriz aipatu zuen. Trade-off egoera bat da, non abantaila batzuri uko egin behar diegun abantaila garrantzitsuagoak bermatzeko. Autobus geltoki nagusi baten kokalekuarekin azaldu zuen kontzeptu hau: geltokia hiri erdi-erdian jarriz gero, zentralitatea irabazi daiteke akaso; baina autobusak hirigune guztia zeharkatu beharko du horrek dakartzan arazoekin (trafikoa, denbora-galtzea). Guztiz kontrako egoeran, geltokia hiritik at kokatuz gero, autobusek ez dute trafiko arazo eta denbora-galtzerik pairatuko, baina hiritarrentzat luzeegi jo lezake geltokiraino iristeak.

Robusték erdibideko irtenbidea hobetsi zuen, eta esan beharrik ere ez dago, Riberas de libro de textoko taldekidoek gure tesia berresten zuela ulertu genuen.

Sentsazio bera sentitu genuen grabitate zentruaren kontzeptua mahai gainean jarri zuenean. Hau azaltzeko hiri baten grabitate zentrua eta erdigunea alderatu zituen. Erdigunea, jatorri historikoa duen kontzeptua izanik (normalean XIX. mendeko zabalguneei egiten baitie erreferentzia), ez dator beti bat XXI. mendeko hirien zentraltasun geografikoarekin. Alfonso Vazquez Donostiako Udaleko Herri Lan eta Proiektu saileko zuzendariak argi utzi zuen gero zentralitate puntu hori hegoalderantz ari dela mugitzen Donostiaren kasuan, eta askoz gertuago dagoela Loiolako Erriberetatik Atotxatik baino.

Ikuspuntu teknikoa aldarrikatu zuen Robusték hitzaldi osoan zehar. Izan ere, garraio kolektiboa hirigintza egiteko tresna da, bizi-kalitatearen laguntzaile, harrotasun teknologikoaren erakusle… baina beste ezeren aurretik Garraio Kolektiboa hitzek eurek esaten dutena da, Garraioa, eta berezko dituen tresna analitikoekin aztertu beharko litzateke.

Mahai ingurua

Robustéren hitzaldiaren ostean mahai inguruan parte hartu zuten hainbat adituk. Mikel Iriondo hirigileak Donostiako autobus geltokiaren azken 20 urteotako kronologia egin zuen, geltokia jartzeko kontuan hartu diren kokapenak banan bana zerrendatuz. Erriberen alde egin zuen berak ere, azpimarratuz ez dela kokapen berria, duela 10 urte Donostiako Udaleko talde guztiek hobesten zuten tokia baitzen.

Alfonso Vazquez eta Imanol Iturria udaleko teknikariek Loiolako Erriberetako proiektua zehatz mehatz azaldu zuten gero. Antolatzaileok saiatu ginen perfil teknikodun norbaitek Atotxako hautua ere defenda edo azal zezan behinik behin, baina ez genuen lortu. Ezinezkoa izan zen halakorik topatzea.

Amaitzeko, Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen Elkarteko zuzendariak, Adolfo Lumbrerasek, Donostiako mugikortasun akatsen inguruko hitzaldi labur eta atsegina eskaini zigun, tranbiaren desagerpenetik hasi eta behin-behinekoa behar zuen egungo autobus geltokira iritsi arte.

Riberas de libro de textoko taldekideok zera espero dugu soilik: maiatzaren 30an udalbatzak hartuko duen erabakia ez dadila izan Lumbrerasen zerrendako enegarren akatsa.

Izan ere, erantzun zuzena begi-bistakoa da: Riberas.

 

Iturria:

http://sustatu.com/1336426470?utm_source=twitter&utm_medium=social

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Donostiako geltoki berria Streaming

Francesc Robusté Antón – Professor of Transportation Engineering

Escola Tècnica Superior d’Enginyers de Camins, Canals i Ports
Universitat Politècnica de Catalunya
Campus Nord UPC. Jordi Girona, 1-3, Building B-1, D-101
08034 Barcelona (Spain)
Web: http://www-cenit.upc.es/robuste

—————————————————–

Zuzenean | Directo: http://kmk.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php
Aurkezpena | Presentación: Estación intermodal Donostia-2012(Robusté)
Eztabaida | Debate : https://twitter.com/#!/search/%23MugiDonostia%20OR%20%23JSM12
Traolak | Etiquetas:#MugiDonostia #JSM12

Publicado en Uncategorized | 1 Comentario

27/04/ 11:00am Koldo Mitxelena: #MugiDonostia #JSM12

Publicado en Uncategorized | 4 comentarios

El 27 de abril tendremos qué aprender

¡Estamos de enhorabuena! Hemos organizado una pequeña conferencia sobre movilidad y la futura estación intermodal de Donostia, para poder aprobar el examen sin tener ningún problema de última hora. La cita es el viernes, 27 de abril a las 11 de la mañana. Allí estarán para compartir sus puntos de vista, Alfonso Vázquez (Dir. del Dpto. de Obras y Proyectos del Ayuntamiento de San Sebastián), Adolfo Lumbreras (Dir. de la Asociación de Amigos del Ferrocarril de Gipuzkoa), Mikel Iriondo (Técnico en Urbanismo) y Francesc Robusté (Director del CENIT). Personas a tener en cuenta por quienes mostramos interés hacia la movilidad, el urbanismo y más concretamente hacia la nueva estación intermodal de la ciudad. Será pues una clase magistral y, por supuesto, estás invitado. Aprobaremos.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Apirilaren 27an badugu zer ikasi!

Zorionekoak gu! Ostiral honetarako hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dugu, azterketa inolako azken uneko arazorik gabe gainditu dezagun. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da, goizeko 11etan hasita. Bertan izango ditugu euren ikuspegiak partekatzeko gogoz, Alfonso Vázquez (Donostiako Udaleko Herri Lan eta Proiektu saileko zuzendaria), Adolfo Lumbreras (Gipuzkoako Burdinbidearen Lagunen elkarteko zuzendaria), Mikel Iriondo (Hirigintza teknikaria) eta Francesc Robusté (Centre d’Innovació del Transport zentruko zuzendaria). Zalantzarik gabe, Autobus geltoki intermodal berriaz eta oro har hirigintzaz arduratzen garenontzat aintzat hartzeko moduko pertsonak. Ostiral goizean klase magistrala izango dugu hortaz eta, jakina denez, bertara gonbidatua zaude. Azterketa gaindituko dugu!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Hamaika Telebistan agertu gara!

Hamaika Telebistaren erreportaje honetan autobus geltokiari buruzko gako guztiak aipatzen dira. Gure taldeko Beñat eta Amalurrek ere bertan parte hartu dute Loiolako Erriberetako aukeraren aldeko argudioak emanaz. Oso guapo eta guapa agertzen dira :p

hdQigvSCPgI?p=1

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Hemen da Super A!

ErriberetAko Autobus geltoki intermodAlAren Alde gAudenok, lAgun berri bAt topAtu dugu. BerAk ordu dexente emAn ditu testu liburuAren AurreAn etA jAdA oso Argi dAukA ikAsgAiAren erAntzuna «A» delA. Zuk ere mArtxA hAr dezAzun, AriketAtxo bAtekin dAtorkizu…Super A!

Image

 

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

En Irun también van a por la intermodalidad

La intermodalidad es un objetivo compartido por cualquier técnico que diseñe políticas de transporte público. Es el criterio número uno a respetar si se quiere incentivar a la ciudadanía a dejar el coche en casa. Y parece que esto también lo tienen claro en Irun, donde ya se plantea abiertamente ubicar la estación de autobuses en el punto intermodal entre Renfe y Euskotren.

http://www.irun.org/irun2020/bancoideas_ver.aspx?idea=65&idioma=1

Si Donostia deja escapar la oportunidad de ubicar la estación de autobuses en Riberas de Loiola, está en juego que a futuro la estación de autobuses de Irun, y no la de Donostia, se convierta en el verdadero punto intermodal que necesita Gipuzkoa.

 

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Estación y autobuses

Interesante carta de Urtzi Aizpuru a Noticias de Gipuzkoa en defensa de la estación intermodal de Riberas.

Estación y autobuses

«»»Soy una persona que por motivo de tener una discapacidad generada por un déficit visual se encuentra obligada a tener algún que otro hábito de respeto a nuestra madre tierra como es el utilizar el transporte público. Al no tener posibilidad de optar a manejar un vehículo privado, en mi devenir soy usuario habitual de la precaria estación de autobuses que tenemos hoy en día en Donostia. Semanalmente, por motivos laborales … Seguir leyendo

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario