Atotxatik urruntzeko 5 arrazoi

Hauek dira gure 5 arrazoi tekniko nagusiak Atotxa kokaleku desegokia dela pentsatzeko:

1.- Txikia da (19 + 3 darsena), eta txikia geratuko da, ez daukalako hazteko aukerarik. Epe erdira lekuz aldatu beharra gerta liteke.

2.- EUSKOTRENeko haria urruti geratzen zaionez ez du benetako intermodalitaterik lortzen. Gainera, lotura hori da intermodalitate erabiliena, gertuko ibilbideen artean ematen dena. Arriskuaren tamainaz jabetzeko, etorkizunean Atotxa Euskotren-ekin lotu nahi izango balitz, tunel bat egin beharko litzateke eta horrek bakarrik 32.000.000 euroko kostua izango luke.

3.- Ekonomikoki ez da bideragarria. Inbertsio handiari aurre egiteko aparkaleku ustiapen altua aurre ikusten da, eta Abiadura Handiko Trena etorri bitartean behintzat planteamendu hori ez da errealista.

4.- Hiriguneko trafikoan afekzioak sortuko lituzke, trafikoa hiriaren bihotzera bideratuko lukeelako. Gainera, darsena gutxi dituenez, eta autobusek ezin dutenez bertan 20 minutu baino gehiagoz egon, autobusak hirierdian bueltaka jarriko lituzke.

5.- Obra konplexua da, hiriaren bihotzean egiten delako, maila freatikotik behera eraiki behar delako eta albo-alboan erreka daukalako. Obrek Erriberetan baino 4 hilabete gehiago iraungo dute, guztira 22 hilabete. Obrak irauten duen bitartean, hiriaren bihotza erabat aztoratuko da, kaleak-eta itxi beharko direlako.

Deja un comentario